T-MANAGER PERSONALIZADO IRUKA.jpg
7/7/2026
Kirol Metodologi LAB

Iruka Karate bere metodologiari forma ematen hasi da Kirol Metodologi LAB plataformaren barruan

Kirol Metodologi LABek (KML) aurrera egiten jarraitzen du, Iruka Karaterekin batera, diziplinaren beharretara egokitutako metodologia propioa garatzen. Azken asteetan egindako lan-bileren ondoren, proiektuak beste urrats bat eman du tresna metodologikoa pertsonalizatuta, eta aukera eman dio klubari bere egiturari eta irakasteko moduari egokitutako plataforma baten gainean lan egiten hasteko.